selva de irati

INGURUA

Otsagabia Iratiko Oihanaren ondoan datza, Europako pagadi-izeidi handienetakoa eta urte osoan natur erakargarritasun aparta duena. Iratin hainbat ibilaldi zein zeharkaldi egin daitezke oinez edo mendi bizikletaz, eta, halaber, mendietara igo edo elurretan neguko jarduerak burutu daitezke (elur erraketak, iraupen eskia Abodin...). Horri esker, urte osoan zehar inguru honen kalitateaz goza daiteke. Honetaz gain, 16 bidezidorren sare balizatua dago.
Otsagabitik gertu Orhi mendia dago, Pirinioetako lehenengo “bimilakoa”, eta bere oinean Abodi mendilerroa, iraupen eskiko pistak dituena.
Herritik ere Larra-Belagua bisitatu dezakezu, Europako eremu karstiko handienetakoa, eta Erronkari ibarra, bere herri tipikoekin.
Otsagabitik 40 kilometrora Orreaga dago, Donejaku Bidearen pasabide eta geltoki enblematikoa, non baskoien segada batean Karlomagno enperadoreak sona handiko porrota pairatu zuen. Bide batez, Aezkoako ibarra ere bisitatu dezakezu, bereziki bere garaiak eta eraikuntza tipikoak. Handik oso gertu daude Kintoa, hamaika errekak zeharkatzen duten pagadi ederra, eta Eugiko arma ola.
Hemendik ere honako bisita hauek gomendatzen dizkizugu: Irunberri eta Arbaiungo arroilak, Luzaide, Donibane Garazi, Kakueta edo Holtzarteko zubi esekia.

 

queso de roncal

KULTURA

Otsagabiak belaunaldiz belaunaldi gorde ditu ospe handia eman dizkioten dantzak. Dantza hauek urtero irailaren 7an eta 8an herriko kaleak bisitariz zein kolorez betetzen dituzte. Urteko jai egitarauan nabarmentzekoa da ere Orhipean festa, joan den mende hasierako egun bateko bizimodua irudikatzen duen festa herrikoia.
Otsagabiak harrera egiten dio Olentzerori abenduaren 27an, herriko patroia San Juan egunean. Eguberritan ere Berrus aipatu beharra dago, herriko haurrek etxerik etxe kantatzen dituzten gabon kantak. Azkenik, Otsagabiko beste hitzordu garrantzisua Irati Xtrem da, herritik abiatu eta Iratiko errepide eta pistetan murgiltzen den martxa zikloturista. www.iratixtrem.com

 

GASTRONOMIA

Aipatzekoak dira bertako bildotsa, basaka (basasagarrekin egindako likorra), txantxigorrizko opilak, txistorra, Erronkariko gazta edo patxarana. Hauek guztiak bertako dendetan erosi edo jatetxeetan dastatu ditzakezu.

 

Okupazio-egutegia


tarifak

MANTXOTO ETXEA
astea asteburua
370 € 160 €
Gau gehigarriak: 60 €

Azarotik Aste Santura arte itxita

EGURALDIA

 

NOLA HELDU

Irteera lekua:

Herria:

Posta-kodea: